martes, 12 de marzo de 2013

Hementxe sartu behar duzu zure sormen-lana, kalifikazioaren % 5 izanen dena. Horretarako, hitzak dioenez, zerbait sortu beharra dago, sortu, moldatu, itzuli, ilustratu, antzeztu, musikatu. Horretarako, iIkasgelan azalduko zaizkizu zenbait aukera. Esaterako:
  1. Idatzi.. Ipuin bat, poema bat, bertso bat, kronika bat, elkarrizketa bat.
  2. Itzuli. Euskaratu gustatu zaizun pasarte bat, kanta bat, botere-puntu bat.
  3. Irakurri. Irakurri gustuko duzun ipuin edo poema sorta bat, musikari baten laguntzarekin, bideoz grabatu eta hemen paratu. Ipuin bat edo poema bat antzeztu, grabatu eta eman.
  4. Moldatu. Klasean emango zaizun Estilo-liburua hartuta, Euskal Literaturako testu bat moldatu, zein aldaketa egin duzun aitzin erranez.
  5. Sozioliteratura.Bigarren eskuko liburuak, ariketak, azterketak mugiarazi.
  6. Zure burutazioa.

1 comentario:

  1. BIDEGORRIEN GARRANTZIA


    Bide gorriak jarri beharko lirateke? Galdera berbera egiten dira pertsona asko eta askok. Izan ere, gaur egin bizikleta erabili ohi da garraio bide bezala, baina arazo nahiko larri bat dago, txirrindulariek ez dute bide propiorik ibiltzeko. Horrek, espaloian ibiltzea eragiten du. Aipatutako arazo honek, eztabaida sortarazi du oinezkoen eta txirrindularien artean.

    Testu honen bidez aditzera eman nahi dudana da, nire desadostasuna egoera honekin. Arrazonamendu askoren artean pisutsuena txirrindularien bizitza arriskuan jartzea da. Esan bezala, hauek, errepide bat zapaltzen duten aldiro ez dakitelako istripu bat izango duten ala ez. Argudio hau sakonago aztertuko bagenu, begi bistakoa da bizikleta batek ez dituela kotxe batek dituen segurtasun berdinak. Esate baterako, segurtasun gerrikoa eta airbag-a. Arrisku hau saihesteko bidegorriak jarri behar dira

    Gainera, kontuan hartu behar dugu bizikleta bat erabiltzerakoan, kotxea ez bezala, ez dugula ezer kutsatzen. Garraio guztiz garbia eta guztion poltsikoen eskura dugula. Zer esan nahi dut honekin? Ba aurrerapen honi oztopoak jarri beharrean, bultzatu eta baliabide berriak eman behar dizkiogula.

    Nahiz eta alde on asko dituen, onartu beharra dago espaloietatik joaten diren auzokideak gustuko ez izatea txirrindulariak behin eta berriz ondotik pasatzea. Izan ere, pasatzen diren aldiro oztopatu nahiz bultzatu egiten dute. Honekin ez dut esan nahi guztiak bultzatzen dutenik baina bai askok.

    Laburbilduz, arazo guzti hauek gerta ez daitezen bidegorri gehiago jarri beharko litzateke. Modu honetan, bizikletaz doazenek ez lukete arriskurik izango eta oinezkoek ez lukete deseroso sentitzeko arrazoirik izango.



















    Ainara Zaranton 4-D

    ResponderEliminar