GAIA: Zahar-etxean lanean.
TESTU-ERA : Eguneroko blog-a.
NORENTZAT: Interneteko lagunentzat.
EGOERA: Asteburu honetan esperientzia berri bat bizi izan duzu. Zahar-etxe batean lanean aritu zara boluntario, hango agureak zaintzen. Azaldu zure blogean zer egin duzun eta nola sentitu zaren.
ZAHAR ETXEA
ResponderEliminarKaixo jairraile zareten gustillo. Asteburu honetan izandako esperientziari buruz hitz egingo dizuet gaurkoan. Zahar etxe betean lan egiteko asmoa dudanez, etxetik hurbil dudan batean ibili naiz boluntario.
Egin nuenaz hitz egingo dizuet, zuetako baten bat, ni bezala, zahar etxe batean lan egiteko asmoa badu joan aurretik zerbait jakiteko.
Hasieran sukaldean ibili nintzen. Nahiz eta sukaldean ibiltzea gustatzen zaidan esz zen oso esperientzia ona izan zahar etxean ehun pertsonatik gora daudelako eta horrenbeste pertsonarentzat sukaldatzea ez da lan erraza. Gero, zaharren logelak kompontzera joan ginen. Etxean zure logelarekin egiten duzun berdina egin behar da: ohea, garbitzeko arropa jaso… Baina hori bai, ehun logela baino gehiago egin behar dira eta horrek bizkarreko min ikaragarria sortu dit. Atsedenaldia izan nuen gero, hau bai benetan gozatu nuela! Baina gauza onak beti amaiera bat dutenez gero, lanera bueltatu behar izan nuen. Arratsaldean gimnasia klasea izan genuen zaharrak pixka bat mugi daitezen. Erreza izan zen atal hau, zaharrek esfortzu handiak ezin dituztelako egin. Azkenik “Bingoa” etorri zen eta hau izan zen eguneko azken ekintza eta errazen izan zena, bolak ateratzea izan zelako esfortzu bakarra.
Zaharrak asko egin ezin duten arren, hauek Zaintzea lan erraza ez dela da honen guztiaren Ondorica.
NIRE BLOG-A
ResponderEliminarAupa lagunok! Aurreko asteburuan, lagun batek zahar-etxe batera boluntario moduan joateko proposatu zidan eta ez zitzaidan botere gaizki iruditu. Larunbatean biok joan ginen. Adin batera iristen zarenean laguntza behar duzu eta zahar-etxeetan laguntza hori eskaintzen dizute.
Esan dudan bezala, larunbatean lagunarekin agertu nintzen eta egia esanda, oso gustura egon ginen zahartxoekin. Bazkaria eman genien eta arratsaldean kartetan ibili ginen pixka bat. Ondoren, paseatzera joan ginen hamar bat agure, laguna, zahar-etxeko zaindari bat eta ni. Guztiek hitz egiteko gogo handia zeukaten, beraien gaztaroko anekdotak kontatzen baitziguten. Nire ustez, oso gustura ibili ziren aspaldiko garaiak oroituz.
Esperientzia ona izan zela iruditu zitzaidan eta hurrengo egunean bueltatu nintzen, beraiek eskatu zidatelako. Ni bakarrik joan nintzen igandean, laguna ezin zelako handik agertu. Ateralditxo bat zeukaten eta beraiekin joan nintzen. Hor hilabete osoa ez egoteagatik ondoko herri txiki batera izan zen ateraldia. Ni eta beste hiru zaindari joan ginen hogei agureekin.
Egun ederra izan zen eta dudarik gabe errepikatuko nuke. Sentsazio onarekin ateratzen zara, norbait ordu batzuez zoriontsu eta alai egiten duzulako edo gutxienez saiatzen zarelako. Aitortzen dut nekagarria izan daitekeela egunero joatea, baina gutxienez asteburu bat laguntzera joateko animatzen zaituztet! Zahartxoak asko poztuko lirateke.
ZAHAR-ETXEA / GAIZKA ZALDUENDO
ResponderEliminarAupa blogari maiteak!:
Hemen naukazue berriro ere, ezezaguna3. Gaur, asteburu honetan bizi izan dudan esperientzia paregabe bati buruz hitz egitera natorkizuet. Bada, asteburu honetan Iruñeko zahar-etxe batean lanean ibili naiz boluntario bezala. Edozer esan baino lehen esan behar dizuet oso esperientzia ona izan dela aurreko egunetan bizi izan dudana.
Larunbatean, goizeko 8:30-ak aldera sartu nintzen lanera. Bertan egin nuen lehen gauza, lehen solairuko agureei gosaria banatzea izan zen. Hau egitean primeran sentitu nintzen, agure guztiak guztiz eskerturik zeudelako. Gosaria hartzeaz bukatu zutenean, telebista zegoen gelara eraman genituen eta bertan, haien eserlekuetan, eseri ziren guztiak. Telebista ikusten zuten bitartean, guk, garbitzaile eta zaintzaileok sukaldea eta jantokia garbitu genituen. Dena txukun-txukun utzi genuen, distiratsu. Telebista ikusten, ordu bat eman zuten. Momentu horretan zegoen eguraldi paregabea ikusita, agure guztiak lorategira ateratzea erabaki genuen. Han, landare eta zuhaitz guztiak behatzeko aukera izan zuten, baita ukitzeko eta usaintzeko ere. Bazkaltzera eraman genituen, eta ondoren musean aritu ziren haien artean eta baita gurekin ere. Gauza asko eta asko egiten, igaro zitzaidan eguna.
Nire ustez, izan dudan hau esperientzia paregabea izan da. Gure zaharren irriak ikusteak, asko alaitu nau eta berriz bueltatzeko irrikitan nago. Eta bukatzeko, jarraitzaile maiteak, esperientzia hau frogatu dezazuen gomendatzen dizuet, EZ ZARETE DAMUTUKO! HURREN ARTE!
Gaizka Zalduendo DBH 4.C
Belen Jimenez
ResponderEliminarZAHAR ETXEAN LANEAN
Aupa lagunok! Zer moduz zaudete? Asteburu honetan izan dudan esperientzia kontatuko dizuet.
Asteburu honetan esperientzia berri bat izatea erabaki nuen. Baina ez esperientzia berri bat soilik, baizik eta berria eta erabat ezberdina.
Erabat ezberdina nire egunerokoan egiten dudanarekin konparatuta.
Atzo, larunbata, zahar etxe batera joan nintzen bolondres bezala, hango agureak zaintzera. Heldu nintzenean, nire burua aurkeztu behar izan nuen eta egia esan, oso ondo hartu ninduten. Gauza asko egin nituen.
Hasteko, mahai jokutara jolasten egon nintzen sei edo zazpi agureekin, oso gustora egon ginen. Gero, musika jarri eta “koyotea” dantzatzen erakutsi zidaten. Bazegoen agure bat Amelia izena zuela, eta bere semeari buruzko hainbat gauza kontatu zidana. Pena handia eman zidan, inork ez da Amelia ikustera joaten, amnesia dauka eta bere semea bi urte darama Ameliari bisitarik egin gabe.
Egia esan, dena ez zen jokuak eta farrak, han lan egiten zuten neskak azaldu zidaten nola garbitu behar nituen agureak, noiz joan behar nuen beraiekin afaltzera… Gauza asko ziren!
Larunbata oso ona izan nuen. Esperientzia hau bizitzako gauza txikiak hobeto baloratzeko balio egin zait. Gainera, larunbatero joango naiz Amelia ikustera.
Zahar etxe batera joatea probatu beharko zenukete oso esperientzia polita baita.
Zahar-Etxean Lanean
ResponderEliminarGaur asteburu honetan izandako esperientzia kontatuko dizuet.
Nik asteburu honetan zahar-etxe batera joan naiz, boluntario bezala. Esperientzia on bat izan nuen bertako agureekin, zehaski Joseba izeneko agure batekin. Harekin arratsalde oso bat eman nuen hizketan. Liluraturik utzi ninduen bere istorio interesgarriekin. Istorio askoren artean bigarren mundu gerratean bizi izanakoa iruditu zitzidan harrigarriena.
Dena gerrateko lehen egunean hasten da. Bonbaderoak haren herria gerturatzen ari zirenean, bere familia osoa arrapaldan ihes egiten ari zirenean. Joseba bere arrebarekin korrika ari zenean konturatu zen gurasoak galdu zitula. Orduan, bere arrebarekin moldatu behar izan zuen, jatekoa lortu eta dirua lortzeko. Janaria lortzeko, landa soroetan sartzen ziren eta barazki edo frutak lapurtzen zituzten. Behin lapurtzen arrapatu zituzten eta tiroka hasi zitzaien alde egiteko. Horrela, bi urtez egon ziren, kale gorrian lo egiten. Familia burges batek bere familian onartu zituzten arte.
Gerra bukatu zenerako ikasketak bukatuak zeuzkaten eta familia berri horrekin bizi izan ziren zahar-etxera sartu arte.
Oso ondo pasa dut asteburu hau, gomendatzen dizut. Etortzeak merezi du.
Hau izan da nire asteburua, blogari agurgarriak.
ZAHAR-ETXEAN LANEAN
EliminarArratsaldeon blogeroak! Zer moduz? Ni bikain, asteburu honetan esperientzia berri bat izan dut eta zuekin konpartitzea nahi dut.
Ostiralean etxean aspertuta nengoela, nire gurasoek amona gaixorik zegoela esan zidaten. Beraz, nire amona dagoen zahar-etxera joatea bisita bat egitera erabaki nuen.
Ailegatu nintzenean, denbora gutxi egongo nintzela pentsatu nuen. Nire amonarekin berriak elkar kontatzen hasi ginen eta gero kartetara jolastu genuen.
Konturatu nintzenean oso berandu zen eta zaintzaileek esan zidaten hor geldi nintekeela gaua pasatzen. Nire amona oso pozik zegoenez azkenean, baietz esan nuen. Baina hurrengo egunean lan batzuk egitera lagunduko niela zin egin nien.
Larunbat osoa zahar-etxean laguntzen eman nuen. Oso gustora nengoen, oso atseginak zien nirekin guztiak. Ez nuke inoiz ez hori pentsatuko baina orain, errepikatuko nuke. Nire buruaz harro nago. Seguru aski beste asteburu bat joango naizela.
Espero dut nire istorioa gustuko izatea, musu handi bat guztiei :)
Nahia Gómez.
Kaixo blogariak, zer moduz? Hemen duzue artikulu bat nire esparientzia bati buruz zahar etxe batean.
ResponderEliminarDuela 5 egun, zahar etxe batean egon nintzen Iruñean, nire aitonari bisita bat egiten. Zahar etxea Pio XII kalean dago. Jendeak zahar etxeak aspergarriak eta beltzak direla uste du baina ez da horrela, zahar etxeak oso toki dibertigarriak dira. Nik oso denbora ona pasatu nuen hango jendearekin eta gauza interesgarri asko egin nituen, adibibez, dominora, bingora eta kartetara jolastu genuen. Nik ez nuen inoiz irabazten hango zaharrak oso ona zirelako musean jolasten.
Baita ere futbola eta eskupilota ikusi genuen telebistan. Irujo – Olaizola partida genuen eta Irujok 22-8 irabazi zion Oaizolari. Partida Gpuzkoako frontoian izan zen. Baita Manchester United – Manchester City partidua ikusi genuen. Partidu hori Sir Alex Fergusonen azken partidua zen Manchester United-en entrenatzaile bezala eta 3-2 irabazi zion Mnchester City-ri.
Esan dudan bezala hango zaharrak oso atsginak ziren eta asko zekiten bizitzari buruz. Haien bizipen harrigarriak kontatu zizkidaten eta oso gauza interesgarriak ikasi nituen. Batek gerra zibilean egon zela azaldu zidan eta fatxa zenez, gorri asko hil zituela azaldu zidan.
Laburbilduz, oso ongi pasa nuen eta gauza asko ikasi nituen zaharrekin.
IÑAKI MARTINEZ 4.C
Egunon blogero!
ResponderEliminarZer moduz zaudete? Espero dut, pasaden astean publikatutako testua, guraso eta umeei buruz hitz egin nuena, disfrutatu zenutela.
Asteburu honetan, zahar-etxe batean lan egin dut, hain zuzen ere, Berriozarko zahar-etxean, boluntario bezala joan nintzen eta egia da, oso ongi pasa nuela generazio zaharrekin dantzatzen, mahai-jokoetara jokatzen eta liburuak irakurtzen. Oso esperientzia hona pasa nuen eta gainera agureak oso jatorrak ziren.
Nire ustez, jendea, zahar-etxeetara boluntario bezala joan beharko lirateke. Alde batetik, han dauden pertsonak bakarrik sentitzen direlako, eta nire ustez, pertsona guztioi gustatzen zaigun bezala, konpainia asko eskertuko luketelako. Beste aldetik, ez zaigulako ezer kostatzen hara joatea asteburu batez, gainera, nik adibidez, etxetik gertu daukat eta ziur nago, zuen askok, gertu bizitzen zaretela.
Horretaz gain, ez pentsa zaila denik boluntario bezala joatea, bakarrik email honekin kontaktuan jarri behar zarete: ancianosdesemparados@gmail.com
Aurreko guztia laburbilduz, zahar-etxeko agureak asko eskertuko lukete, konpainia egitera joaten bazarete, bakarrik asteburu batez.
Mila esker irakurtzeagatik, Ramiro Ramirez
Egunon blogero! Aitor Falagan 4.C
ResponderEliminarZer moduz zaudete? Espero dut, pasaden astean publikatutako testua, guraso eta umeei buruz hitz egin nuena, disfrutatu zenutela.
Asteburu honetan, zahar-etxe batean lan egin dut, hain zuzen ere, Berriozarko zahar-etxean, boluntario bezala joan nintzen eta egia da, oso ongi pasa nuela generazio zaharrekin dantzatzen, mahai-jokoetara jokatzen eta liburuak irakurtzen. Oso esperientzia hona pasa nuen eta gainera agureak oso jatorrak ziren.
Nire ustez, jendea, zahar-etxeetara boluntario bezala joan beharko lirateke. Alde batetik, han dauden pertsonak bakarrik sentitzen direlako, eta nire ustez, pertsona guztioi gustatzen zaigun bezala, konpainia asko eskertuko luketelako. Beste aldetik, ez zaigulako ezer kostatzen hara joatea asteburu batez, gainera, nik adibidez, etxetik gertu daukat eta ziur nago, zuen askok, gertu bizitzen zaretela.
Horretaz gain, ez pentsa zaila denik boluntario bezala joatea, bakarrik email honekin kontaktuan jarri behar zarete: ancianosdesemparados@gmail.com
Aurreko guztia laburbilduz, zahar-etxeko agureak asko eskertuko lukete, konpainia egitera joaten bazarete, bakarrik asteburu batez.
Mila esker irakurtzeagatik, Ramiro Ramirez
IKER BARBARIN:
ResponderEliminarNIRE ESPERIENTZIA ZAHAR ETXE BATEAN
Duela lau urte pertsonen zahar lekura joan nintzen ikastolarekin, beraiek ez aspertzea zen gure objektiboa. Oso interesgarria den historia bat kontatu zidan Patxi bere 88 urteekin.
Historia hau oso ona zen eta kontatuko dizuet zuei.
Historia asten da berak 35 urte zituelarik,1937ko otsailaren 5 tan. Herri txiki batean kokatu behar gara Lantz izenekoa.Urte honetan espainian kriston gerra zibilan sartuta zegoen eta jendea gosea asko nabaritu zuen.Patxi bere herrian zegoelarik goiz eguzkitzu batean bat-batean militar batzuk sartu ziren herrian eta Patxi beraiekin joatea behartuta zegoen.
Kamioian sartu zuten eta martxan jarri ziren. Patxi ihes egin nahi zuen.
Ibilita kamioia hamar kilometro eginak zituenean Patxi idei bat izan zuen ihes egiteko. Patxi egin zuen gauza oso ona iruditu zitzaidan kamioian zeuden kaxak armekin bota zituen errepidera.
Kamioiaren gidaria hau ikusi zuenean gelditu zen eta korrika joan zen kaxen bila. Momentu horretan Patxi eta bere 4 laguna ihesak hasi ziren, hau ikusi zutenean militarrak tiroka hasi ziren eta 2 lagun hil zuten. Besteak asalbo jarri ziren eta ez zituzten harrapatu.
Hau oso gogorra iruditu zait lagun bat galtzea oso gogorra delako eta gainera forma hain latza batekin.
Historia hau da gehien bihotzera ahilegatu zitzaidana ,beste batzuk interesgarriak ziren eta ondo pasa nuen. Gure zaharrei batzutan kasu pixka bat egitea ez da txarra. Dudarik gabe berriz bueltatuko nintzen istorio interesgarri gehiago entzutera.
ZAHAR ETXEA/ UNAI ALAVA
ResponderEliminarBlogger maiteak!
Azken aste hauetan ezin izan dizuet ezer idatzi, oso lanpetuta ibili baitnaiz. Orain dela bi aste, zahar etxe batean lanean hasi nintzen. Hasieran diruagatik egiten nuen, nire erizaintza ikasketak oso garestiak baitira. Egia esanda diruagatik jarraitzen dut segitzen, baina azken finean gustora aritu naiz zahar hauen artean.
Edonork maite dezake jaio berri bat, haren umekeriak, haien irifarra, haien puzkertxo nazkagarriak...
Baina nork maite ditu zahar gizajo hauek? Haien puzkerrak, tentelkeriak, haien hitz egiteko modua...? Hau guztia egitean datza gehien bat nire lan latza. Ermenegildo jaunak dioenez: " Ez dago lan errazik eta are gutxiago ni handik banago"
Egia esanda, gizon horren burua oso argia izan arren, batzutan iparra galtzen du. Batzutan, baratzean dagoela uste du, eta ez dakizue nola uzten digun egongela! Lokatzez bete omen zuen batean. Beste batean aitzurrarekin lurreko moketa zulatu zigun! Zorionekoak gu oraingoz burujabe garela!
Beno Bloggertxook! Bisita azkar honen ondoren, nire agurrik beroena(:
ASTEBURU BAT ZAHAR ETXEAN:
ResponderEliminarKaixo lagunok!
Zer moduz zuen asteburua? Nik Orduñan pasa dut. Zahar etxe batean egon nahiz laguntzen. Murrizketak direla eta zahartxoentzako ez dago zaintzailerik. Interneten aurkitu nuen zahar etxea. Egunkaria irakurtzen nenbilen, artikulua irakurri eta jakin-mina sortu zitzaidan. Informazioa bilatu eta Orduñako zahar etxeak ordaindu zidan bidaia, zaharrak zaintzearen truke.
Bazkaria prestatu nien egunero baita zerbitzatu ere. Arratsaldetan telebista ikusten genuen paseora atera baino lehen. Paseoak alaiak ziren egunero. Haien poza eta barrea entzutea polita da! Zahar etxera bueltatzen ginenean, dutxatzen ziren bitartean afaria prestatzen nuen. Gauetan, teleberria ikusi ondoren, kartetan jolasten genuen. Lotara gindoazela, haien historiak ikaragarriak ziren.
Zuei, guztiori animatzen zaituztet etxetik kanpo asteburu bat pasatzera. Bai zaharrak zaintzen bai zaborrak mendi edo ibaietan garbitzen. Jende berria ezagutzen duzu eta etxerik kanpo egotea esperientzia ikaragarria da.
Has zaitezte maletak prestatzen eta joan zaitezte hastebu hontan jendea laguntzera, benetan esperientzia arrigarria baita.
Agur bero bat eta zaindu zaitezte blogero maitiak. Muxuak!
SAIOA PEREZ 4C
Kaixo blogariak, gaur asteburu honetan pasatu dudan esperientzia kontatuko dizuet.
ResponderEliminarAsteburu honetan denbora libre asko izan nuenez, erabaki nuen, zahar-etxe batera joatea boluntarioz. Goizeko bederatzietan iritzi nintzen zahar-etxera, eta tokia oso polita iruditu zitzaidan. Kanpoaldean parke bat zegoen eta barrualdean, paretak kolore alaiez margotuta zeuden. Oso toki atsegina zen.
Sartu nintzenean zahar askok areto batean zeuden, batzuk margotzen, kartetara jolasten edo beraien artean hitz egiten. Zahar-etxeko langile batek zahar-etxe osoa erakutsi zidan, eta zentroa erakutsi ondoren, boluntario bezala laguntzen hasi nintzen. Lehendabizi zahar batzuekin hitz egiten egon nintzen eta istorio asko kontatu zizkidaten. Geroago ordu batetan janaria prestatzen hasi nintzen beste langile askorekin. Janaria egin ondoren zaharrei eman genien, eta askok ezin zutenez beraiek bakarrik jan, lagundu behar genien. Jan ondoren siesta bat artzen zuten. Siesta ondoren lorategitik paseo bat ematen zuten, eta paseoa ematen zuten bitartean, langile batzuek eta ni afaria prestatzen genuen. 20:30tan zaharrek afaltzen zuten, eta horrela geroago pijama janzten laguntzen genien. Gaueko hamarretan ohera sartzen genituen, eta ni egon nintzen egunean, emakume batek, ez zuen ohera joan nahi, zeren beraren ustez oso goiz zela uste zuen. Azkenean emakumea konbentzitu genuen eta ohera sartu zen.
Hurrengo egunean goizean, nire etxera bueltatu nintzen, eta oso pozik bueltatu nintzen zahar horiek laguntzeagatik.
Julen Claveria 4.C
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarASTE BAT ZAHARRETXEAN
ResponderEliminarIeup blogerrak!:
Badakizuenez, pasaden asteko idatzia irakurri bazenuten, kontatu nuen, ez nuela poliziarekin esperientzia on bat izan.
Ez dakitenentzako; zahar etxe batean egon nintzen, poliziarekin gaizki egoteagatik… horregatik, aste bat zaharrak zaintzen egotera behartu ninduten.
Hau izan da nire esperientzia:
Lehen eguna; pixka bat urduri nengoen, egia esanda, ez nuen inoiz zahar bat lagundu. Atezaintzara joan nintzen, gorri-gorri nengoen eta zer nahi nuen galdetu zidaten.
Behartuta nengoela esan nion tonu txarrean, eta hori esan bezain pronto jakin zuen nor nintzen eta lanak eman zizkidan papertxo batean idatzita. Oso gaizki pasa nuen, ez nuen gustukoa izan.
Bigarren eguna; ohetik goiz altxatu nintzen, zer egin ez nekiela. Atsoetan pentsatzen pasa nuen hamaika eta erdiak eman zuten arte. Zahar etxerantz joan nintzen. Bingoan jolasten ikusi nituen, eta han pasa “genuen” egun osoa. Ez dakit nola ez ziren aspertu … ni berriz, etikako klase batean bezain aspertua bukatu nuen.
Hirugarren eguna; oso gustura lo egin nuen gau horretan. Gustuko nituen aitonak eta bere istorioak, bihar kontatuko dizuet horietako bat, gaueko hamabiak dira eta.
Laugarren eguna; istorioa kontatuko dizuet; egun batean, nazien garaian, aitonak hogei urte zituen. Basoak, bere eskuan bezain ongi ezagutzen zituen, eta egun batean zaintzako txanda tokatzen zitzaiola, buelta bat ematen ari zen motorrarekin. Baina, hara non, berrehun metrora nazien infanteriako berrogeita hamar lagun ikusi zituen. Martxan jarri zen koartelera, baso erditik pasatuz. Koronela abisatu eta hogei minutu beranduago, komunikatu zioten hil egin zituztela berrogeita hamar soldadu naziak. Istorio benetan zoragarria, beno, nire gusturako.
Azken eguna; ez nituen gogo asko aitonak uzteko. Azkenean barregura ateratzen zitzaidan haiekin egotean. Gustuko nuen han lan egitea … gainera han lotan geratu nintzen. Oso egun ona izan zen azken hori.
Hau da guztia, badakizuenez, astero idatzi bat igoko dut.
Eskerrik asko guztioi!!
Ekaitz Ripodas
ZAHARRETXEAK
ResponderEliminarKaixo jarraitzaile agurgarriok:
Gaur idatzitako blogean nire esperientzia berri bat kontatuko dizuet.Inolatan ere ez zenukete sekulan asmatuko zaharretxe batean egon naiz eta nigan ohiko den bezala,bolondres joan nintzen,aurreko asteburuan zehar.
Lehen esan dudan bezala,zaharretxe batean egon nintzen lanean eta egin nuena kontatuko dizuet.
Hara iristean , agureek poz-pozik hartu ninduten.Egon nintzen lehenengo egunean,jokuak eta liburuak aukeratzen lagundu nien eta betiko jokuetara ez jolasteko nik asmatutako joku bat azaldu nien,eta ez ziren batere aspertu .
Larunbata horretan ikasi nuena izan zen,agureek horrelako momentuez asko gozatzen dutela.
Igandean aldiz, jaten lagundu nien,mahaia prestatzen…harrigarria den bezala zahartsoek ez zuten protestarik egin jateko momentuan, jateko gauza onik ez egon arren.Zaharretxetik joan behar izan nuen momentuan,zahar batzuek negarrez hasi ziren, beraiekin oso ona izan nintzelako.
Espero dut gustatu izana,eta hurrengo astelehenean niri gertatutako beste esperientzia bat kontatuko dizuet.
Agur, ondo izan eta pasa ezazue ongi.
JULEN URDIN
ZAHAR ETXEAN ASTEBURU PASA
ResponderEliminarKaixo lagunok:
Nire gaurko kontakizuna asteburuan egindakoari buruzkoa izanen da, beste asteburu guztiengandik ezberdina eta dudarik gabe hoberena izan da.
Zahar etxe batean aritu naiz boluntario gisa, primerakoa izan da agureak zaintzea, haiekin jolastea eta haien gazte istorikoak entzutea =) Arrituko zinatekete hainbat kontakizunekin. Larunbat goizean hasi zen nire esperientzia berria, zahar etxean sartu bezain pronto agureen humoreak liluratu ninduen. Goizero bezala egongelan bildu ziren, gaixo zeuden agureak ez ezik beste, agure guztiak.
Bapatean han zegoen emakume bat zutik jarri zen eta komunerantz abiatu zen ziztu bizian. Bueltatzen ez zela konturatu nintzenean bere bila joan nintzen. Emakume gaixoa pasiloko erradiadorearen bekaldean zerbaiten bila zebilen. Zeren bila galdetu eta sinesten ez baduzue ere pilula baten bila ari zen jajaja. Bazkalorduan hartu behar zuen pilula bat zen, eferbeszentea, edalontzira bota omen zuen eta desagetu zela konturatzean, kezkaturik, bere bila asi zen.
Pilularen arazoa konpondu ondoren kartetan aritu ginen. Benetan gomendagarria da asteburu pasa zahar etxera joatea.
Espero dut zuen asteburua nirea bezain zoragarria izana.
Hurrenarte blogari maittiak!!!
NEREA ZELAIA
Odei Lanas
ResponderEliminarAupa blogari agurgarriok! Zer moduz asteburua? Ongi pasatu duzuela imaginatuko dut. Nik asteburu honetan egin dudan esperientzia kontatuko dizuet:
Asteburu honetan Arazuriko zahar etxe batera lagun batekin joan nahiz bolondres. Ostiraleko arratsaldean Arazurira 6etan abiatu nintzen, ara ailegatzean 7:30 ziren. Zaharrak afaltzen artu ninduten. Afaldu eta gero, ango langilei zaharrak bakoitzaren ohera eramaten lagundi nien. Larunbata hobeago izan zen, goizeko 8-etan gosaldu genuen eta bitartean elkarrizketa txiki batzuk izan nituen zahar berri batekin. Gosaldu eta langilei berriz dena jasotzen lagundu nien. Goiza oso luzea izan zen, zahatxo batekin paseo bate matera joan nintzelako, zahartxoa Ezekiel deitzen zen, 2 hilabete zeraman zahar etxean eta oso gustura zegoela kontau zidan. Langileak oso jatorrak zirela oso ongi lo egiten zuela eta gehien azpimarratzen zuen gauza bisita asko zituela . Familariek astero joaten zirela ikustera. Anekdota hau kontatu zidan eta bazkaltzeko ordua ailegatu zigun.
Arratsaldeak lasaiagoak ziren, zahar gehienek lo pixka bat egiten zuten edo telebista ikusten. Arratsaldeko 7:15 ailegatu eta afaltzera joan ginen guztiok eta ohera segituan.
Igandea ailegatu eta horrekin bat joateko garaia pena askorekin. Azkenean Arazuritik pena handiaz joan nintzen, egun gehiago egotea nahi nuelako.
Hau izan da nire asteburua lagunok, ondo segi!!!!
ZAHAR-ETXEAN LANEAN
ResponderEliminarEgun on lagunok!
Hemen naukazue beste egun batez. Gaur, asteburu honetan bizi izan dudan esperientzia on bati buruz hitz egingo dizuet.
Pasaden astean lagun batekin egon nintzen eta asteburuan zehar boluntarioz zahar-etxe batera agureak zaintzera joan behar zela komentatu zidan. Ez zitzaidan batere ideia txarra iruditu eta berarekin joatea erabaki nuen.
Larunbatean biok autobusa hartu eta zahar-etxera habiatu ginen. Egin genuen lehen gauza, gure burua aurkeztea izan zen eta segituan, jaten eman genien. Jan orduko, lo egitera joan ginen. 17:00ak aldera, mahai-jokutara jolasten hasi ginen eta konturatu gabe, arratsalde guztia eman genuen mahai-jokutan. Berandu egin zitzaigun eta afaltzera eraman genituen agureak. Afaldu orduko, paseo bat ematera joan ginen. Nahiz eta gau ona egin, goiz bueltatu ginen zahar-etxera.
Igandea oso motza izan zen. Esnatzerakoan, gosaria eman genien agureei eta gosaldu eta gero, istoriotxoak kontatzen ibili ginen goizean zehar. Agure bakoitza istorio ezberdin bat zeukan eta oso ongi pasatu genuen. 14:00etan, autobusa hartu eta etxera bueltatu ginen.
Esperientzia oso ona zen eta nahiko ezberdina normalean egiten ditudan gauzekin konparatuta. Errepikatzeko modukoa.
Asteburu bat laguntzera joateko animatzen zaituztet. Zahartxoak asko poztuko lirateke!
Andrea Lapuente.
Kaixo familia.
ResponderEliminarAzken bolada onetan, agure batzuk zaintzen ibili naiz. Hasiera batean, lasai nengoen, baina, parte bat aste igarota, urduritu egin nintzen, eta gauzak, nire ahalmenetik kanpo geratzen hasi ziren.
Egia esan, Alberto izeneko gizon bat, arazoak suertatzen dituenetariko bat da, nirekin beste boluntarioei, galdetu nien ea zer egin nezaken Antoniorekin. Haien erantzuna; bakean utzi eta jaramonik ez egin, puta-kume bat da eta; izan zen.
Oraindik, gogoan daukat bizitan joan nintzen egunean, erizain bat korrika sartu zela nik nengoen gelan, larrituta zebilen. Antonioren jarrera bere onetik atera egin zuelako, ez zekien zer demontre egin behar zuen arazoa konpontzeko. Dirudienez, Antoniok beste agure bati bastoiarekin golpe izugarria eman zion. Eta erizaina, kasu horietan ez zekien zer nolako jarrera hartu behar zuen.
Bidenabar, galdera pare bat egin behar dizkizuet. Zer moduz mendiko bidaiak? Norbaitek min hartu du? Hemen mendira txangoak egin ditugu baita ere, baino ez dira guk egiten ditugun bezalakoak. Agureek, ez dute ia indarrik, beraz pixka bat paseatu eta erresidentziara bueltatu beharra dago, ea noiz joaten garen familiako guztiok mendira, prestatu behar duzue irteera bat pasaden urtekoa bezala, gaua eta guztiz bertan pasatzeko.
Honako hau idazterakoan, gertatutako istorio bat gogora etorri zait, gizon batzuk zaintzen nengoelarik, ni beraiekin musera aritzeko eskatu zidaten, lauetako batek loak hartzen ari zela eta. Beraz beraiekin musean aritu nintzen irabazteko nahian, baina, nabaria zen haiek urte asko eta asko zeramatzatela musean. Ezinezkoa zen, ezin zen jakin noiz zenbiltzaten gezurretan edo egia esaten.
Gaur zortzi, Txantreara bueltatuko naiz, bazkari ederra prestatu behar duzue guztiok elkar ikusteko. Gogo izugarriak dauzkat zuekin elkartzeko eta oporrei buruz hitz egiteko. Espero dut ondo bukatzea zuen oporrak.
Agur berriro elkar ikusi arte.
Bloggeko irakurle jatorrak:
ResponderEliminarAtzo gertatu zitzaidan gertakizun bati buruz idaztera etorri natzaizue.
Orain dela bi egun, nire etxean, bostak aldera gertatu zen. Mugikorra jotzen hasi zen. Nire lagun mina zen, zahar-etxean lan egiten zuena. Gaixorik zegoela esan zidan eta ea nik joan ahalko nintzateke galdetu zidan.
Denbora asko hitz egin eta gero, baietz esan nion, bakarrik egun bat izango zelakoan pentsatzen nuelako.
Goizeko zortzietan jeiki egin nintzen eta bederatziak aldera zahar etxera abiatu nintzen. Irene izeneko neska batek, zer egin behar nuena esan zidan. Irenek arropa txuria eman zidan. Arropa jantzi bezain pronto, ohe batzuk egiten hasi nintzen. Gero, janaria prestatu nuen: arroza eta haragia. Ona zegoen, ez ziren kexatu eta. Gero, beraiekin jolasten hasi nintzen, Irenek esan dizalako: memoria jokuetara, hain zuzen ere. Zazpiak aldera, berriz etxera bueltatu egin nintzen. Egun horretan oso ondo pasatu nuen.
Nire lagun mina berriz deitu egin zidan, oraindik gaixorik zegoela esaten. Astebete bat eman nuen zahar etxean. Lehen egunean bezalakoa ez ziren izan azken egun hauek. Gauza desatsegin asko ere zeuden, eta zertxobait gaizki bukatu nuen. Ez nago oraindik prestatuta lan egiteko.
Hau izan da guztia, eskerrik asko irakurtzeagatik, beste baterarte bloggeko irakurleok ;)
Bukatu egin da.
ResponderEliminarJuantxo, hau da agatha christirena:
ResponderEliminarhttp://streamcloud.eu/kh5uoeqppnyw